2015(e)ko azaroaren 25(a), asteazkena

2015eko azaroak 25 

Gaur, lehenik, talde batzuk atera dira ipuinaren proiektuarekin egingo zutena azalduz. Besteok galderak egin dizkiegu, gai bat nola landuko zuten adibidez. ondoren, ipuina egiteko erabil genitzakeen baliabide edo erremintak topatzen saiatu gara, eta azkenean, Story Jumper erabili dugu. 
Story Jumper ipuin klasikoak eratzeko balio du, erraza da hura maneiatzea, doakoa da eta edonork sortu dezake istorio bat, hura gordetzeko kontu bat zabaltzea beharrezkoa den arren. Gainera, irudi eta formak askotarikoak dira, bere bilatzailean ingelesez hitz bat jarriz, topatu ahal izango dugu ia edozein irudi. Bestetik, Flickr-en edo ordenagailuan gordetako irudiak ere erabil daitezke istorioa osatzeko. Hona hemen baliabide horrekin guk sortutako ipuina: 
 ikusi dugunez, beste ikaskideek beste erreminta batzuk erabili dituzte; hala nola, GoAnimate, Pow Toon, Wideo, Story Bird eta Picture Book Maker. Hauek, zenbait abantaila eta desabantaila eskaintzen zitutzen. gehien gustatu zaidana GoAnimate izan da, izan ere, ipuinetako objektu edota pertsonaiak mugitzeko eta musika jartzeko aukera ematen zuen.
Azkenik, hurrengo proiektuaz hitz egin dugu: Bideo edizioaz. Hura egiteko aholkuak jaso ditugu eta nola egin dezakegun pentsatu beharko dugu hurrengo egunerako.

2015(e)ko azaroaren 24(a), asteartea

2015eko azaroak 18

Gure lehen klasea hasi bezain pronto, gure buruak aurkeztu ditugu eta IKTekin daukagun erlazioari buruz hitz egin. Ondoren, aurreko asteetan landu ditugun kontzeptu batzuei buruz hitz egin dugu, identitate digitala, Big Bang data eta IKTen mitoez hain zuzen. Gai hauek oso interesgarriak dira, gure bizimodua eta usteak aztertzen baitituzte. 
Klaseko bigarren atalean, lan bat egingo dugula azaldu zaigu. Lan horretan ipuin bat sortu beharko dugu, Haur Hezkuntzan landu ohi diren lanak jorratuz.

Gainera, zenbait bideo ikusi ditugu, Internet erabiltzearen arriskuez ohartarazten gaituztenak. Hona hemen horietako bat, interesgarriena iruditu zaidana:
 
Bideo honetan, ia denok egin ohi dugun zeozer erakusten da, gure bizitzako datu asko Interneten edo sare sozialetan islatzen ditugula. Horrek, munduko edonorri gure bizitzari buruz jakitea ahalbidetuko dio, eta hori askotan arazo bat izan dezake. Horregatik, oso garrantzitsua da kontatzen dugunarekin kontzienteak izatea eta Interneten erabilera egokia egin behar dugula jakitea.