2015(e)ko abenduaren 15(a), asteartea

2015eko abenduak 9

IKTko azken egunean, hainbat gauza egin genituen. Hasteko, aurreko asteko bideoa bukatzeko denbora izan genuen. guk, etxean bukatu genuen, beraz, ondoren bideoa aurkeztu behar genuenez, aurkezpena prestatzen hasi ginen. 
Gero, klasekide guztiek aurkeztu genuen gure bideoa, nola egin genuen eta zein zailtasun izan genituen aipatuz. Ikusitako bideoak oso erakargarriak eta biziak ziren, eta Adobe Premiere Pro oso erreminta baliagarria dela baieztatu ahal izan dut. Aurkezpena egiterako orduan, pixka bat urduri jarri naiz, baina hura ondo azalrzen ahalegindu naiz. 
Klaseko bigarren atalean, egokitu zitzaizkigun 5 pertsonen blogak ebaluatu ditugu. Blog horietako gehienak bisualki oso erakargarriak ziren, Blogger-ek aukera asko ematen baititu bloga egiteko. Ebaluaketa edo errubrika hori, googlek ematen duen aukera baten bidez egin dugu. Han, blogaz pentsatzen duguna azaleratu dugu, galdera batzuk kontuan izanda. Gure ikaskideei ebaluatu ahal izana oso egokia iruditu zait, izan ere, normalean ezatugu horrelako aukerarik izaten. Azkenik, irakslearen ebaluaketa egin dugu, EHUn egiten diren inkestaren bidez. 
Orokorrean, esan behar dut asko gustatu zaizkidala IKT klase hauek. Asko ikasi dudala uste dut eta programa batzuk erabiltzen jakiteaz gain, orain IKTen erabilera hobea eta esanguratsuagoa egiteko kapaza bainaiz.


2015(e)ko abenduaren 8(a), asteartea

2015eko abenduak 2

Gaurko klasean, beste proiektu bat hasi dugu,  Adobe Premiere Pro erabiliz bideo bat montatzea, hain zuzen. Horretarako, programa hori deskargatu eta instalatu behar izan dugu. Gure ordenagailuan deskargatzen uzten ez zigunez, Adobe Premiere Pro Plus bertsio osoa deskargatu behar izan dugu, Youtubeko tutorial baten laguntzaz. Tutorial hori pausuz pausu jarraitu behar izan dugu, kontu handiz, zeozer txarto egiten bagenuen instalazioa txarto aterako baitzen. Hala ere, dena ondo egitea lortu genuen.
Horren ondoren, bideoa montatzen hasi ginen. Gure bideoa, gabonetako gaia du, eta Eguberri on du izaena.  Hori egiteko, lehenik, bideoaren sarrerarekin hasi ginen, Flixpress online programa erabiliz. Ondoren, Youtuben bideoak eta musika bilatzen hasi ginen. Horiek deskargatzeko Online Video Coverter programa erabili genuen. Azkenean, poliki-poliki horiek montatzen eta istorio moduko bat sortu dugu Adobe Premiere Pro-ren bidez. Hau da programaren itxura:

Nire ustez, Adobe Premiere Pro oso programa erabilgarria da bideoak osatzeko, aukera asko ematen baititu bideoak editatzeko. Halere, erabiltzeko pixka bat zaila da, baina Youtuben tutorialak bilatuz gero, ez legoke arazorik hori erabiltzen jakiteko.

2015(e)ko azaroaren 25(a), asteazkena

2015eko azaroak 25 

Gaur, lehenik, talde batzuk atera dira ipuinaren proiektuarekin egingo zutena azalduz. Besteok galderak egin dizkiegu, gai bat nola landuko zuten adibidez. ondoren, ipuina egiteko erabil genitzakeen baliabide edo erremintak topatzen saiatu gara, eta azkenean, Story Jumper erabili dugu. 
Story Jumper ipuin klasikoak eratzeko balio du, erraza da hura maneiatzea, doakoa da eta edonork sortu dezake istorio bat, hura gordetzeko kontu bat zabaltzea beharrezkoa den arren. Gainera, irudi eta formak askotarikoak dira, bere bilatzailean ingelesez hitz bat jarriz, topatu ahal izango dugu ia edozein irudi. Bestetik, Flickr-en edo ordenagailuan gordetako irudiak ere erabil daitezke istorioa osatzeko. Hona hemen baliabide horrekin guk sortutako ipuina: 
 ikusi dugunez, beste ikaskideek beste erreminta batzuk erabili dituzte; hala nola, GoAnimate, Pow Toon, Wideo, Story Bird eta Picture Book Maker. Hauek, zenbait abantaila eta desabantaila eskaintzen zitutzen. gehien gustatu zaidana GoAnimate izan da, izan ere, ipuinetako objektu edota pertsonaiak mugitzeko eta musika jartzeko aukera ematen zuen.
Azkenik, hurrengo proiektuaz hitz egin dugu: Bideo edizioaz. Hura egiteko aholkuak jaso ditugu eta nola egin dezakegun pentsatu beharko dugu hurrengo egunerako.

2015(e)ko azaroaren 24(a), asteartea

2015eko azaroak 18

Gure lehen klasea hasi bezain pronto, gure buruak aurkeztu ditugu eta IKTekin daukagun erlazioari buruz hitz egin. Ondoren, aurreko asteetan landu ditugun kontzeptu batzuei buruz hitz egin dugu, identitate digitala, Big Bang data eta IKTen mitoez hain zuzen. Gai hauek oso interesgarriak dira, gure bizimodua eta usteak aztertzen baitituzte. 
Klaseko bigarren atalean, lan bat egingo dugula azaldu zaigu. Lan horretan ipuin bat sortu beharko dugu, Haur Hezkuntzan landu ohi diren lanak jorratuz.

Gainera, zenbait bideo ikusi ditugu, Internet erabiltzearen arriskuez ohartarazten gaituztenak. Hona hemen horietako bat, interesgarriena iruditu zaidana:
 
Bideo honetan, ia denok egin ohi dugun zeozer erakusten da, gure bizitzako datu asko Interneten edo sare sozialetan islatzen ditugula. Horrek, munduko edonorri gure bizitzari buruz jakitea ahalbidetuko dio, eta hori askotan arazo bat izan dezake. Horregatik, oso garrantzitsua da kontatzen dugunarekin kontzienteak izatea eta Interneten erabilera egokia egin behar dugula jakitea.